XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrazoi hau dela bide, har dezagun 4 egitura eta truka dezagun premisen ordena: A, C-en bihurtzen da, bigarren premisan izanik bigarren terminoan bilakatzen bait da; gauza bera esan dezakegu C A bihurtzeko eman behar den arrazoiaz.

Egindako eskeman eta geroxeago emandako arrazoietan finkatuz, hiru egitura desberdin daudela baiezta dezakegu.

1- Irudia 2- Irudia 3- Irudia.

Guk emandako silogismoa (Gizon guztiak...) 1. IRUDIA-ren adibide bat da.

2.2. ENUNTZIATUEN SAILKETA.

Lau enuntziatu-klase bereizten dira: Baiezkor unibertsala - A - Gizon guztiak hilkorrak dira

Baiezkor partikularra - I - Gizon batzuk euskaldunak dira.

Ezezkor unibertsala - E - Inongo gizon ez da aingerua

Ezezkor partikularra - O - Gizon batzuk ez dira euskaldunak.

Egitura desberdinak eta enuntziatu-mota desberdinak elkartuz silogismo desberdinak azalduko dira: hona hemen irudi bakoitzeko zenbat silogismo desberdin sor daitezkeen, segun premisetan eta ondorioan dauden enuntziatuak nolakoak izan.